2013-11-22

IKASPILOTA

   

                                               IKASPILOTA

Abenduaren 18an, asteazkena, Ikaspilota topaketen saio berri bat ospatuko dugu. Bera, Lesaka eta Elizondoko ikastoletako 5. eta 6. mailetako neska mutikak Berako Eztegara pilotalekuan elkartuko gara. Jolas desberdinak  egingo ditugu eta elkar ezagutzeko denbora izanen dugu. Eskupilotan, palan, punttun... joko aunitz eginen ditugu. Azken hilabete hauetan, astean behin frontoira joan gara eta joku horiek landu ditugu. Ikaspilota topaketak urtean behin Euskal Herri osoko ikastoletan ospatzen den jaialdi bat da. 

No hay comentarios: