2010-11-26

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu mundu osoan. Guk ere parte
hartuko dugu ospakizunetan. Horrela abenduaren eguna besta eguna dugunez, abenduaren 2an egingo dugu besta. Eguraldiaren arabera egitaraua desberdina izanen da, eta hau izango da:
  • Pregoia
  • Iratxo Argitxoren pegatinen tailerra.
  • Jokuak
  • Dantzak
  • Rap doinuan kantatutako koplak.
  • Bortzirietako Eusakara Mankomunitatearen 20. urteurrenean ateratako argazki eta bideoak ikusiko ditugu.
  • "Euskal Herrian euskaraz" kantatuko dugu guztion artean.

CAMILO ETA RAKEL

FERIAK

Ferietan azken urteetan bezela , aurten ere TANTIRUDENDA antolatu dugu, ikastolako 5. eta 6.mailako ikasleek (Joseba eta Luperen laguntzarekin) .
Gauza aunitz saldu ditugu: Jostailuak, liburuak, bideoak, bitxiak eta etxean egindako postreak. Arrakastatsuena izan duena etxetik ekarritako postreak izan dira.

Lortutako dirua (343,40€) Gobernuz Kanpoko Erakunde batera bidaliko dugu.
Hagitz ongi pasa genuen gauzak saltzen.




LEIRE IRANTZU ETA PAULO

2010-11-05

BLOGA