2013-11-12

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA

Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa arrakastatsua Lesakan

Kirolari eta kirolari ohiek irakurritako adierazpenaren ondotik hainbat lagunek korrika egin zuten euskararen alde.

Azaroaren 2an egin zen Bortzirietako Euskaraz Bizi Nahi Dut Krossa Lesakan. Lehenik bertso eskolako ikasleek bertso pare bat kantatu zuten, kirolari eta kirolari ohiek adierazpena irakurri zuten, eta gero lasterketak egin ziren, kategoria eta distantzia ezberdinetan banatuak. Ondotik, patinete eta bizikleta ikuskizuna ikusteko aukera izan zen plazan, baita Euskaraz Bizi nahi dut koreografia ere eta taloak dastatzeko eta materiala erosteko aukera arkupetan.
Partehartzaile guziek bere diploma jaso zuten eta diploma horretan zeuden zenbakiekin produktu ezberdinen zozketan ere parte hartu zuten.

No hay comentarios: