2013-11-22

TANTIRUDENDA

TANTIRUDENDA

Azaroak  28-an Lesakako ferietan, Eskolttikin, Tantirudenda jarriko dugu .
Tantirudenda beti , 5 eta 6.mailakoak  prestatzen dugu. Hor pastelak , bizkotxoak , erroskilak , pastak, magdalenak... egoten dira  erosteko, baita jostailuak eta bitxiak ere. 
Irabazten dugun dirua, gero behar dutenei bidaltzen diegu, adibidez, Sahaztanera bidali genuen. Baina aurten Berako Enaitz izeneko 4 urteko mutiko bateri emanen diogu dirua.
Garun paralisia dauka, ezin da bakarrik ibili, ezin du solastu... 
Taka-taka bat behar du eta diru aunitz behar denez erosteko, dirua berari emanen diogu.


IKASPILOTA

   

                                               IKASPILOTA

Abenduaren 18an, asteazkena, Ikaspilota topaketen saio berri bat ospatuko dugu. Bera, Lesaka eta Elizondoko ikastoletako 5. eta 6. mailetako neska mutikak Berako Eztegara pilotalekuan elkartuko gara. Jolas desberdinak  egingo ditugu eta elkar ezagutzeko denbora izanen dugu. Eskupilotan, palan, punttun... joko aunitz eginen ditugu. Azken hilabete hauetan, astean behin frontoira joan gara eta joku horiek landu ditugu. Ikaspilota topaketak urtean behin Euskal Herri osoko ikastoletan ospatzen den jaialdi bat da. 

2013-11-15

XORROXIN IRRATIA

                                  XORROXIN IRRATIA

Astelehenean, azaroaren 18an, Xorroxin irratiko Tantirumairu ikastolako irratsaioak hasiko dira  6. eta 5. mailakoen eskutik. Gure informazio, albiste eta gauza gehiagorekin... Gure irratia entzun nahi baduzue Xorroxin irratia piztu goizeko 10:00etatik 11:00tara astelehenetik ortzirala arte gurekin ongi pasatzea espero dugu!!!
                                               
                                                                                                                    FM 106.5

LESAKAKO FERIAK

2013-11-12

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA

Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa arrakastatsua Lesakan

Kirolari eta kirolari ohiek irakurritako adierazpenaren ondotik hainbat lagunek korrika egin zuten euskararen alde.

Azaroaren 2an egin zen Bortzirietako Euskaraz Bizi Nahi Dut Krossa Lesakan. Lehenik bertso eskolako ikasleek bertso pare bat kantatu zuten, kirolari eta kirolari ohiek adierazpena irakurri zuten, eta gero lasterketak egin ziren, kategoria eta distantzia ezberdinetan banatuak. Ondotik, patinete eta bizikleta ikuskizuna ikusteko aukera izan zen plazan, baita Euskaraz Bizi nahi dut koreografia ere eta taloak dastatzeko eta materiala erosteko aukera arkupetan.
Partehartzaile guziek bere diploma jaso zuten eta diploma horretan zeuden zenbakiekin produktu ezberdinen zozketan ere parte hartu zuten.

INFORMATIKA TAILERREKO AURKEZPENAK

UXUE URROZEN AURKEPENA

2013-05-22

ITZAL TXINATARRAK

5-6 MAILAKOEK PRESTATUTAKO EMANALDIA:



3. eta 4. mailakoak sites bat prestatu dugu gure aurkezpenekin. Hementxe duzue linka
HORRELAKOAK GARA

2013-05-17

TAILERRAK

Kaixo gu informatika tailerrean parte hartzen dugun lau lagun gara: Manex, Enaitz, Josu eta Xuban.

Hauek dira guk ikastolan aurten egin ditugun tailerrak:

-Antzerkia:


                                                                       

                                                                Eskulanak:
                                                                       

Informatika:


Musika:


Josketa:



Sukaldaritza:


INFORMATIKAKO TAILERRA

Informatikan idazten ikasteko Vedoque-ko mekanografia erabili dugu.

Aurkezpenak egiteko power point erabili dugu.







Eta bideoak egiteko berriz Pikasa eta Movie Maker.


Idazteko Microsoft Word.



Jokuetan jolasteko Irrien lagunak edo Friv erabiltzeen ditugu.





3. eta 4. mailakoen lana LIZTOR ASIATIKOEI buruz:

2013-03-15

KORRIKA TTIKI-18

Elegante bukatu dugu gaurko korrika TTikia. Ikusi ikusi!!!!

2013-03-08

Korrikarako DANTZA

Ortziralean Korrika Txikia izanen dugu Lesakan, guk ere plazan dantza egingo dugu bukaeran. Hementxe duzue bideoa. Badakizue, Animatu eta zuek ere IKASI!!!!

2013-03-07

XOLA entzuteko bertsioa

3. eta 4. mailakoen artean XOLAK BADU LEHOIEN BERRI liburua irakurri eta ilustratu dugu.
Ea gustuko duzuen!!


2013-02-16

INAUTERIETAKO ARGAZKIAK

Inauterietan SAFARIA irudikatu dugu ikastolakoak.
Argazkiak dituzue lotura honetan.
https://picasaweb.google.com/115443856446704780952/Inauteriak2013


2013-01-29

FERIA DE INVIERNO

Gazteleran elikagaien inguruan aritu gara lanean. Egindako proiektoa ikusgai duzue lotura honetan: Elikagaien inguruko proiektoa 3. eta 4. mailakoak

2013-01-24

IKASPILOTA TOPAKETAK