2012-03-17

TAPOI BILKETA SOLIDARIOA


Ikastolan tapoi bilketa solidarioa martxan jarri dugu.
Aitzina lan-taldea, ataxia-telangiectasia gaixotasuna duten pertsonak (umeak gehienak) laguntzeko
asmoz sortu zen Gasteizen eta beraiek dira proposamena luzatu digutenak. Informazio gehiago helbide
honetan duzue: http://www.aitzina.org
Plastikozko tapoi guztiek balio dute:
Ur botilenak, zumo botilenak, xaboi likidoenak, esnearenak, …
Ikastolako bi sarreretan kaxak aurkituko dituzue tapoiak uzteko. Zuen laguntza beharrezkoa dugu eta
badakigu laguntzeko prest zaudetela.

Mila esker!
3. eta 4. mailako ikasleak.

No hay comentarios: