2012-06-01

MAGNETISMO TAILERRA 3-4 maila

Imanak burnia eta bertze materiale batzuk erakartzen ditu: txanponak (guztiak ez), giltzak (guztiak ez), boligrafo batzuk, betaurrekoen funda...
Imanak erakartzen duen materialari MAGNETIKOA erraten diogu.
Imanak MAGNETITA harrian du jatorria.
"William Gilbert" taldea

Iman guztiek polo deitzen diogun bi mutur dituzte: ipar poloa eta hego poloa.
Polo ezberdinek elkar ERAKARTZEN dute eta berdinek ALDARATU. "Tales de Mileto" taldea

Iman bat zatitzen badugu bi iman izanen ditugu. Hau da, zati bakoitzak izanen du bere ipar poloa eta hego poloa."Albert Einstein" taldea

Material magnetiko bat iman bihurtzen da imanarekin kontaktuak.
Honi MAGNETISMO INDUZITUA erraten diogu. "Shen kua" taldea

Imanak kontaktutik kendu arren material magnetikoak iman izaerarekin jarraitzen du denbora batez.
Honi HONDAR MAGNETISMOA deritzo. "Michael Faraday" taldea

Imanak libre mugitzen uzten ditugunean, uretan kortxo gainean, soka batetik zintzilik.... beti Iparraldera begira geratzen dira.
Modu honetara ipar-orratzak bezala funtzonatzen dute.

Zergatik gertatzen da hau?
Lurra iman handi bat delako eta erakarpen indarra sortzen duelako.
"Cristian Oersted" taldea

Ikerketa guzti hauek Estitxu gure artean egon den bitartean egin ditugu.

Berari ere lan baterako balioko diote.


ZORTE ON!!!!!








































2012-05-12

3. eta 4. MAILAKO GITARRISTA


Gazteleran, 3. eta 4. mailan, uraren gaia lantzen ari gara.
Kanta polit bat ikasi dugu eta gure gelako Garazik gitarrarekin ikasi du. Artista baita!
Argazkian ageri den bezala, gitarra klasera ekarri zuen eta elkarrekin abestu genuen: "AL AGUA PATOS"

2012-04-23

IRAKURKETA SAIOAK

Ortziralean irakurketa saioa izan dugu ikastolan.
Lehenengo, gure gustuko ipuina aukeratu ondoren sarrera eskuratu dugu.

Hauek izan dira oraingoan irakurleak:







MILA ESKER Irati, Jone, Edurne eta Arritxu irakurtzera etortzeagatik!

2012-04-20

JUUL HAUTESKUNDEAK


Juul hauteskundeak Tantirumairu ikastolan
Ikasleek gustukoen dituzten euskaraz idatzitako liburua aukeratu dute.

2012-04-05

ZIRKUA

Haur hezkuntzakoek ZIRKU emanaldi arrakastatsua eskaini digute ikastolan:




Denetatik izan da emanaldian:
  • Aurkezleak
  • Pailazoak
  • Lehoiak
  • Malabaristak
  • Tximinoak
  • ....
Emanaldia arrakastatsua izan da eta ikusleek primeran pasatu dute.
Jaialdia bukatzeko guztientzat hamaiketakoa izan da.

2012-04-03

HAUR HEZKUNTZAKOEN ZIRKOA



Bihar goizeko 10etan haur hezkuntzako ikasleek "Zirko emanaldia" eskainiko dute.
Hau da bidali diguten gonbidapen txartela.

2012-03-22

TXINATARREN MANDARIN HIZKUNTZA

Txinako gaia ikasten ari garen honetan, Patxi ikastolara etorri zaigu txinatarren hizkuntza eta kaligrafiari buruz azalpenak ematera.

Txinatarren karakter bakoitzak badu erranahia eta karakterreak elkartuta ideiak sortzen dituzte.

Gaur egun txinatarrak nola bizi diren kontatu ditu.
Gure izenak txinatar karaktereekin idatzita prestatu dizkigu.

Horrela dira

IRATXE 依拉琪
ALOÑA 阿珞娜
NAHIA 娜雅
GARAZI 格拉紫
ZURIÑE 苏丽娜
UXUE 雪儿
XABI 夏伟
ENAITZ 那知
LIDE 李德
MARI CIELO 玛利天

AINARA 阿伊拉
JONAN 尤娜
MANEX 马奈斯
IZARO 伊萨罗
MEDANIT 孟达尼
ANDRE 阿德勒
OLATZ 欧拉
MATTIN 马丁


2012-03-17

TAPOI BILKETA SOLIDARIOA


Ikastolan tapoi bilketa solidarioa martxan jarri dugu.
Aitzina lan-taldea, ataxia-telangiectasia gaixotasuna duten pertsonak (umeak gehienak) laguntzeko
asmoz sortu zen Gasteizen eta beraiek dira proposamena luzatu digutenak. Informazio gehiago helbide
honetan duzue: http://www.aitzina.org
Plastikozko tapoi guztiek balio dute:
Ur botilenak, zumo botilenak, xaboi likidoenak, esnearenak, …
Ikastolako bi sarreretan kaxak aurkituko dituzue tapoiak uzteko. Zuen laguntza beharrezkoa dugu eta
badakigu laguntzeko prest zaudetela.

Mila esker!
3. eta 4. mailako ikasleak.

2012-03-06

THE TILLY TROUPE´S SHOW

2012ko martxoaren 1ean, antzerki emanaldia izan genuen.
"THE TILLY TROUPE´S SHOW"
Emanaldia ingelesez izan zen eta guraso eta lagun aunitz etorri ziren saiora.
Egun horretan ikusi ez zenutenek ere, aukera ederra duzue hemen.





2012-01-24