2020-02-04

SANTA AGEDA

Aurten ere, Santa Ageda bezperan, kantari aritu gara Tantirumairu ikastolako ikasle eta irakasleak.

Agate bezpera. Santa Ageda bezpera da gaur, otsailaren 4a, eta azken urteetako ohiturari eutsiz, kantari atera gara.

Hemen duzue 6. mailako ikasleek asmatutako eta gaur kantatutako kopla:
Arropa hau jantzita bihurtu
garela baserritarrak
gaur goizez klasea galdu dugu
gu bai ikasle azkarrak
Udaberria ernatuko du
gure makilen indarrak
eskerrik asko aditzeagatik
ongi pasa lesakarrak.