IKABIL
Bi ikastetxeren arteko lotura proposatzen duen ikabil egitasmoan parte hartuko dugu 5.eta 6. mailako ikasleak Basauriko Arizko ikastolako ikasle eta irakasleekin batera. Aurtengoan apirilaren 4tik 8ra burutuko dugu trukaketa.
Egitasmo honetan, 1998-99 ikasturtean hasi zenetik, hainbat eta hainbat ikasle eta familiek parte hartu dute.
Autrengo egitarauan, tirolina eta body board Gorlizeko hondartzan, Bilboko alde zaharra, Amaiurrko errota eta gaztelua eta Markelen baserria bisitatu ditugu bertze zenbait ekimenen artean.
Hagitz ongi pasatuko dugula eta lagun berriak egingo ditugula seguru gaude.
Bueltarakoan gure berri izanen duzue. Momentuz, orain dela bi urteko argazki batekin uzten zaituztegu.
