2015-11-27

TANTIRUDENDA

Tantirudenda egin genuen berriro ere urtero bezala 5. eta 6. mailakoek "Eskol Ttikin". 
Aurten, Saharan uholdeak jasan dituzten biztanleei emango diegu, "Saharaztan" elkartearen bitartez, guk lortutako dirua (383,81€) .
Bertan pastelak, erroskilak, magdalenak, jostailuak, ipuinak... saldu genituen.
Argazkia: Aitor Arotzena (Ttipi-ttapa)
Mila esker!

2015-11-05

FINAL CEREMONY


Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek euren akelarrea ospatu dute. Ikasleak, taldeka banatuta, edabe magikoak, erremedioak, sorginkeriak... prestatu dituzte. Lan bikaina egin dute. Dagoeneko sorgin eta azti boteretsuak bihurtu dira. Hona hemen euren mezua eta "Black cats" taldearen bideoa. Abracadabra...
Poliki-poliki talde guztien bideoak blog honetan publikatzen joanen gara. Adi egon!!!

Hi everybody! We have ran a course in wizardry. We have learnt how to cast spells and make magic potions. We are real witches and wizards!