2012-06-01

MAGNETISMO TAILERRA 3-4 maila

Imanak burnia eta bertze materiale batzuk erakartzen ditu: txanponak (guztiak ez), giltzak (guztiak ez), boligrafo batzuk, betaurrekoen funda...
Imanak erakartzen duen materialari MAGNETIKOA erraten diogu.
Imanak MAGNETITA harrian du jatorria.
"William Gilbert" taldea

Iman guztiek polo deitzen diogun bi mutur dituzte: ipar poloa eta hego poloa.
Polo ezberdinek elkar ERAKARTZEN dute eta berdinek ALDARATU. "Tales de Mileto" taldea

Iman bat zatitzen badugu bi iman izanen ditugu. Hau da, zati bakoitzak izanen du bere ipar poloa eta hego poloa."Albert Einstein" taldea

Material magnetiko bat iman bihurtzen da imanarekin kontaktuak.
Honi MAGNETISMO INDUZITUA erraten diogu. "Shen kua" taldea

Imanak kontaktutik kendu arren material magnetikoak iman izaerarekin jarraitzen du denbora batez.
Honi HONDAR MAGNETISMOA deritzo. "Michael Faraday" taldea

Imanak libre mugitzen uzten ditugunean, uretan kortxo gainean, soka batetik zintzilik.... beti Iparraldera begira geratzen dira.
Modu honetara ipar-orratzak bezala funtzonatzen dute.

Zergatik gertatzen da hau?
Lurra iman handi bat delako eta erakarpen indarra sortzen duelako.
"Cristian Oersted" taldea

Ikerketa guzti hauek Estitxu gure artean egon den bitartean egin ditugu.

Berari ere lan baterako balioko diote.


ZORTE ON!!!!!