2010-11-26

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu mundu osoan. Guk ere parte
hartuko dugu ospakizunetan. Horrela abenduaren eguna besta eguna dugunez, abenduaren 2an egingo dugu besta. Eguraldiaren arabera egitaraua desberdina izanen da, eta hau izango da:
  • Pregoia
  • Iratxo Argitxoren pegatinen tailerra.
  • Jokuak
  • Dantzak
  • Rap doinuan kantatutako koplak.
  • Bortzirietako Eusakara Mankomunitatearen 20. urteurrenean ateratako argazki eta bideoak ikusiko ditugu.
  • "Euskal Herrian euskaraz" kantatuko dugu guztion artean.

CAMILO ETA RAKEL

FERIAK

Ferietan azken urteetan bezela , aurten ere TANTIRUDENDA antolatu dugu, ikastolako 5. eta 6.mailako ikasleek (Joseba eta Luperen laguntzarekin) .
Gauza aunitz saldu ditugu: Jostailuak, liburuak, bideoak, bitxiak eta etxean egindako postreak. Arrakastatsuena izan duena etxetik ekarritako postreak izan dira.

Lortutako dirua (343,40€) Gobernuz Kanpoko Erakunde batera bidaliko dugu.
Hagitz ongi pasa genuen gauzak saltzen.




LEIRE IRANTZU ETA PAULO

2010-11-05

BLOGA

2010-10-15

AURTENGO TAILERRAK

Aurtengo tailerrak martxan hasi dira, Urriaren 1ean.
Orain mekanografia ikasten ari gara, eta praktika hartzen ere bai. Hagitz ongi irausten digute eta hagitz ongi pasatzen dugu informatikako tailerrean. Guk, 5 eta 6.mailakoek informatikan 4, 3, 2 eta lehenengo mailakoen gauza desberdinak egiten ditugu, Adib:Blogan gauzak idatzi...
Eta hagitz ongi pasatzen dugu blogan albisteak idazten. Orain ikastolako zaharrenak gara.
Gure blogean zerbait idatzi nahi baduzue gure gelara etorri eta gurekin harremanetan jarri.

LEIRE ETA IRANTZU




DONOSTIAKO ZINEMALDIA


Irailaren 21-ean 1, 2, 3, 4, 5 eta 6.mailakoak Donostiara joan ginen zinemaldiko pelikula bat ikustera. "Haurtzain magikoa eta big-bana" ikusi genuen Euskal Herriko 2.000 ikaslek, ikastola eta eskoletako ikasleak guztiak. Hagitz polita izan zen gainera eta Belodromoan ikustea izugarria da.

IKAS ARRAUNA

Urriaren 14 ean 5 eta 6 mailakoak arraun egitera joan ginen Alkaiagara , Bidasoa ibaira . Bezperan Lekeitioko bi arraunlari etorri ziren guri esplikatzera ze gauza egin beharra ziren ez genekielako jaitxun deus . Bi grupotan sailkatu ginen . A eta b taldetan. A grupoak irabazi zuen baina horrek ez zuen inporta; gauza ez zen irabaztea baizik eta parte hartzea . Hagitz ongi pasa genuen eguna.
Zuek joaten bazarete gustatuko zizue . Agur espero dut ongi pasatzea .

2010-03-05

GAUR "FONDUE" IKASTOLAN

Gaur, ortzirala, Asier Etxepareri agindu genion bezalaxe txokolatezko "fondue" prestatu dugu ikastolan hamaiketakoa egiteko.
Baina zergatik?

Asierrek erakutsi digu ahalegin pixkat eginez gero, nahi duena lortzeko gai dela.
Baina, ez Asierrek bakarrik! Guztiok lor dezakegu amesten dugun hori, lana eginez gero.

Argazki "gozo" gehiago ikusteko, klikatu hemen:

ARGAZKIAK